Albistea post
Elkarrizketa Ttap aldizkari digitalean
Ttap aldizkariko ohiko irakurlea izatea eta bapatean nire burua bertan ikustea, sentsazio xelebrea da, eszenatokian bentiladorearen aurrean kantatzearen modukoa.
Ttap aldizkariko ohiko irakurlea izatea eta bapatean nire burua bertan ikustea, sentsazio xelebrea da, eszenatokian bentiladorearen aurrean kantatzearen modukoa.
Orain bai, esateko moduan gara: ikuskizun berriaren sorkuntza prozesuan murgilduta gaude. “Gora Poltsiko Antzerkia!” izena du, kabareta izango da eta estreinaldia Donostian izango da. Bi emanaldi eskainiko ditugu: maiatzaren 17an (ostirala) eta maiatzaren 19an (igandea). Sarrerak doan. Informazio gehiago: https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/jaialdiak/poltsiko-antzerkia p.d.: Gustatu zaizue nire look … Gehiago jakin →
Kultura Eskola, Gipuzkoako Aldundiak kultura eskoletan txertatzeko asmoz martxan jarritako programa. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren 5 emanaldi eskaini ditugu ikasturte honetan: Errenteriako Orereta ikastola eta Koldo Mitxelena institutua, Tolosako Laskorain ikastola, Orioko herri ikastola eta Zumaiako institutua. Guztira, 500 ikasle baino gehiago. … Gehiago jakin →
Esnatu Naiz kabareta estreinatzearekin batera, arte eszenikoen munduan buru-belarri sartu nintzen 2020an. Barruko inpultso bat jarraituz eman nituen lehen urrats horiek, zertan nenbilen eta noruntz nindoan jakin gabe; eta, konturatzerako, 100 emanaldi eskaini ditugu Esnatu Naiz kabareta (75) eta Sex Sua musikalarekin (25). Harrigarria. Sinestezina. … Gehiago jakin →
Abenduaz geroztik ez dugu emanaldirik eskaini. Gainera, azken aldian gauza gutxi iragarri dugu sare sozialetan. Baina horrek ez du esan nahi lanean ez gaudenik. Sukalde-lana egiten ari gara Oso pozik gaude @kutxafundazioa k antolatutako #sorlekuamentoretza programan parte hartzeko aukera eman digutelako. Horrez gain, emanaldiak lotzen … Gehiago jakin →
25 emanaldi eskaini ditugu jada Sex Sua musikalarekin. Uau! Harrigarria izateaz gain, oso eskertuta nago bizitzarekin, emandako aukera honengatik. Duela bi urte hasi nintzen nire bigarren sorkuntza lanari forma ematen eta ordutik, gorabeherez betetako bidaia egiten ari naiz, ederra eta gogorra, aldi berean: gidoiaren idazketaren … Gehiago jakin →
Orain bai, amaitu dugu Harrotasunaren Antzerkiko udazkeneko bira. 3 emanaldi: Elgeta, Soraluze eta Eskoriatza. Harrera bikaina egin diguzue, orokorrean, eta horrek asko poztu gaitu. Milesker! Gure eskerrik beroena Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteei, euren laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeelako hau guztia. Guztira, SEX SUA musikalaren 8 … Gehiago jakin →
EHGAM Nafarroak antolatu duen emanaldi hau Iruñean izango da. Azaroak 16, osteguna. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00etan. Sarrera doan, gonbidapenik gabe. Ongietorri!!! @andonimutiloa @elur_etxea @hirukimusika @ehgamnafarroa @entnae #sexsua#musikala#euskara#umorea#ligatzekoaplikazioak#lgbti
2023ko urriaren 28a. 8:40AM. Bi ordu daramatzat esnatuta jada. Emanaldi baten ondoren ez dut luze egiten lo. Adrenalina txutearen ondorioa izango da? Ia gaueko ordubatak ziren atzo etxeratu nintzenean. Izan ere, emanaldia 22:00etan hasi zen. Ez ohiko ordutegia. Alegia. Elizpe zine aretoa. Lehenago ere egona … Gehiago jakin →
Udaberriko emanaldien ostean, Harrotasunaren Antzerkia abian da berriz ere. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez eta 2023an Elur Etxearen Sex Sua musikala babestu du. Andoni Mutiloak idatzi eta antzezten duen obra honek ligatzeko aplikazioei buruz … Gehiago jakin →