Albistea post
Nire Fantasia kontzertu-kabaretaren trailerra
Hementxe duzue ikusgai. Gozatu!
Hementxe duzue ikusgai. Gozatu!
Gure ikuskizun berriaren promozioa behar bezala egiteko, argazki saioa antolatu dugu Eider Iturriaga argazkilariarekin Donostiako Kontadoresen. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren argazkiak ere berarekin egin genituen eta oraingo honetan ere talentu handiko profesionala dela ondorioztatu dugu. Super pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko, Eider!
Nire Fantasia kabaretaren estreinaldiaren harira, Kulturkliken egindako elkarrizketa irakur dezakezue esteka honetan: https://www.kulturklik.euskadi.eus/albistea/2024/12/16/andoni-mutiloa-bizitzak-buelta-asko-ematen-ditu-eta-bidea-egiten-hasten-garenean-sarritan-ez-dakigu-nora-eramango-gaituen-horixe-da-nire-kasua-elkarrizketa-/webkklik00-detalle/eu/?fbclid=IwY2xjawINauBleHRuA2FlbQIxMAABHSZY1EGtJ7Ti7L7x2ZOGXYXQmUINWUqPtrGcjeGU5nWBqjSUa3d6iU11NQ_aem_NdiszkNZcpm8yE4liddq2g
Ametsa errealitate bihurtu dugu. Nire Fantasia kabareta abian da! Hilabeteak eman ditugu Elur Etxearen 3. ikuskizunari forma ematen. Uste baino luzeagoa izan da sortze-prozesua. Gorabehera asko izan ditu. Une ederrak eta gogorrak bizi izan ditut. Baina une honetan, estreinatu berritan, emaitzarekin pozik nago eta sentsazio … Gehiago jakin →
“Nire abestiak kantatzeko gogoa dut. Eszenatoki baten gainean. Publikoaren aurrean. Kontzertuak ematen hasiko naiz? Non? Nork kontratatuko nau? Eta nor etorriko da ni ikustera? Ez, ez da erraza izango kontzertuak lortzea; baldintza duinetan egitea, are zailagoa, seguruaski. Nekez ordainduko didate lan hori egiteagatik. Badakit! Kontzertu … Gehiago jakin →
Ttap aldizkariko ohiko irakurlea izatea eta bapatean nire burua bertan ikustea, sentsazio xelebrea da, eszenatokian bentiladorearen aurrean kantatzearen modukoa.