75 + 25 = 100!

Esnatu Naiz kabareta estreinatzearekin batera, arte eszenikoen munduan buru-belarri sartu nintzen 2020an. Barruko inpultso bat jarraituz eman nituen lehen urrats horiek, zertan nenbilen eta noruntz nindoan jakin gabe; eta, konturatzerako, 100 emanaldi eskaini ditugu Esnatu Naiz kabareta (75) eta Sex Sua musikalarekin (25). Harrigarria. Sinestezina. Tumatxa.

Nola demontre iritsi naiz honaino? Egiari zor, ni neuk ez dakit. Horretan pentsatzen dudan aldiro flipatzen jarraitzen dut. Esperientzia falta ilusioarekin eta lanarekin orekatzen saiatu naiz. Eta, batez ere, primerako bidaideak izan dut abentura honetan. Zerrenda luzea da: Amancay, Iñaki, Lorea, Eñaut, Eneko, Ambolo, Idoia, Makala, Eider, Daniel, Iker, Ebi, Zuriñe, Joseba, Amaia, Brendan… (baten bat faltako zait, seguru). Horrez gain, etxekoen eta lagunen babesa asko eskertu dut (Ainhoa, zenbat emanaldi ikusi dituzu guztira?) eta hainbat erakunderen laguntza ezinbestekoa izan da hau guztia sortzeko: Gehitu, Mugen Gainetik, Donostia Kultura, Dantzagunea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako musika eta dantza eskola, Oarsoaldea eta Kutxa Fundazioa. Guztioi mila milesker!!! Oso pozik eta harro nago egindako bideaz eta, batez ere, eskertuta.

Segi dezagun sortzen, ametsak errealitate bihurtzen; eta elkarlanean bada, askoz hobeto.

Utzi iruzkina