Abenduaz geroztik ez dugu emanaldirik eskaini. Gainera, azken aldian gauza gutxi iragarri dugu sare sozialetan. Baina horrek ez du esan nahi lanean ez gaudenik. Sukalde-lana egiten ari gara
Oso pozik gaude @kutxafundazioa k antolatutako #sorlekuamentoretza programan parte hartzeko aukera eman digutelako. Horrez gain, emanaldiak lotzen ari gara hurrengo hilabeteetarako. Gaur eta bihar, Esnatu Naiz kabaretaren saioak eskainiko ditugu Tolosako eta Orioko ikastoletan, Gipuzkoako Aldundiaren #kulturaeskola programari esker. Eta ikuskizun berria prestatzen hasi gara. (!!!) Laster emango dizuegu estreinaldiari buruzko informazio zehatzagoa.