Abestiak eta bideoak
Ikuskizunak sortzeaz gain, Andonik aspaldiko amets bat gauzatu du arte eszenikoen munduan murgiltzerakoan: berak idatzitako abestiak grabatzea. Kantuen ekoizpenaz, berriz, Eñaut Gaztañaga arduratu da (Gaztain estudioak, Zestoa). Abesti horiek entzun nahi badituzu, hementxe duzu aukera:
EROS ETA AFRODITAREN AITORTZAK
Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikaleko soinu-banda 10 abestiz osatuta dago. Pop estiloko kantuak dira, laburrak eta biziak.
Oharra: kontuz abesti hauekin, oso itsaskorrak baitira eta deskuidatuz gero, euren melodia buruan bueltaka izango duzu egun osoan zehar 😉
Abestiak
01 – Ez Da Posible
02 – Frustrazioa
03 – Gimnasioan
04 – Homo vs. Hetero
05 – Chemsex
06 – Bakarrik Hil
07 – Eros Eta Afrodita
08 – 1, 2, 3, 4
09 – Eztanda
10 – Hitz Egin Behar Dugu
SEX SUA
Sex Sua musikalaren soinu-bandan, 80ko hamarkadako synth-pop doinuak dira nagusi, baina gaur egungo garaietara egokituta eta euskaraz. Abestiak ez ezik, kantu horien bideoklipak ere grabatu dituzte. Ibon Taboada “Ambolo” (The Krow Films) arduratu da bideoklip horiek zuzentzeaz.
Bideoak
Sex Sua
Lurrean Zilipurdika
Ezjakintasunez Betetako Abentura
Ezinegona
Kontrola Galduta
Abestiak
01 – Sex Sua
02 – Lurrean Zilipurdika
03 – Ezjakintasunez Betetako Abentura
04 – Ezinegona
05 – Izar Iheskorrak Bezala
06 – Kontrola Galduta
ESNATU NAIZ
Andonik ezohiko une batean idatzi zuen Maitasunez Blai: 2020ko udaberrian, etxean konfinatuta zegoela. Abestiaren hitzak eta melodia sortu zituen berak. Ondoren, Grises taldeko Eñaut Gaztañagari laguntza eskatu zion. Eñaut abestiaren instrumentazioaz eta ekoizpenaz arduratu zen; eta bien artean, 80ko hamarkadako pop doinuei omenaldia egiten dien kantu hau sortu zuten. Esnatu Naiz kabaretaren bertsio luzean entzun daiteke Maitasunez Blai.