Elur Etxea: antzerkia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak… eta bizipoza!
Sormena garatzeko espazioa
Elur Etxea gure benetako izaerarekin bat egiteko toki segurua da. Hemen, jolastea gustatzen zaigu. Jolasetik abiatuta, sortzea. Eta amesten dugun mundua errealitate bihurtzeko asmoa dugu.
Ametsetako Artista
Elur
Elur gure ametsetako artista da. Kabaretari lotsagabea. Ez du genero zehatzik. Ez du horren beharrik. Naturaren antzera eraldatzen doa: ur, lur eta elur. Eta gizakia ez ezik, animalia ere bada. Akerra. Bai, horixe da Elur: adarrak okerrak dituen akerra.
Kabareta
Esnatu Naiz
Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen ikuskizuna da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.
Hezkuntza
Sormen tailerra
Urte hauetan, bai kazetari eta irakasle lanetan aritzeak emandako esperientziak eta bai egindako ikastaro eta formakuntzetan bildutako ezagutzak eta bizipenak partekatzeko unea iritsi dela sentitu dut.
Sormen Tailer hau Gipuzkoako Aldundiak martxan jarritako Kultura Eskola programaren katalogoan aurki dezakezue.
Elur Etxearen sortzailea
Andoni Mutiloa
Kazetari eta irakasle moduan egin du lan batez ere. 2017an, ordea, eszedentzia eskatu zuen Euskadi Irratian eta orduz geroztik sormenari merezitako lekua eskaintzen ari da bere egunerokoan. Horren emaitza da Esnatu Naiz kabareta.