Albistea
Udaberriko agenda
Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalaren birak aurrera darrai. Hauek dira datozen asteetan eskainiko ditugun emanaldiak. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, sartu https://elur.eus/agenda/ atalean:
Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalaren birak aurrera darrai. Hauek dira datozen asteetan eskainiko ditugun emanaldiak. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, sartu https://elur.eus/agenda/ atalean:
Gure antzezlanak zer itxura duen ikusi nahi izanez gero, hementxe duzue aukera paregabea. Gozatu! SINOPSIA: Eneritzek eta Josuk ezohiko leku batean egin dute topo. Herri berean bizi dira biak, baina ez dira lagunak. Hizketan hasi dira. Bi protagonistek euren harreman sexualak frustrazioz bizi izan dituzten … Gehiago jakin →
: Eider Iturriaga Diseinua: Trebere
Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalaren promozioa sustatzeko, argazki-saio berria egin dugu. Oraingoan ere Eider Iturriaga argazkilaria arduratu da zeregin horretaz eta oso pozik gaude emaitzarekin. Hementxe dituzue ikusgai argazki horietako batzuk:
EROS ETA AFRODITAREN AITORTZAK musikalak zer itxura duen ezagutu nahi izanez gero, hementxe duzue aukera. Eskerrik asko, EITB Kultura, egindako erreportaje bikainagatik. https://www.eitb.eus/es/television/programas/eitb-kultura/videos/detalle/10118322/video-el-musical-eros-eta-afroditaren-aitortzak/ @elur_etxea @andonimutiloa @esticuri @inakisantosoholtzan #mirengojenola #erosetaafroditarenaitortzak #musikala #antzerkisoziala #aniztasunsexuala #lgtbi #euskara #umorea #eitbkultura
Dena prest, Elur Etxearen 4. ikuskizuna izango dena estreinatzeko. Emaitza zuekin partekatzeko gogo biziz gaude! Hauek dira lehendabiziko datak: Ongietorri!!!
Aste bizi-biziak izaten ari dira. Azken ukituak ematen ari gara gure ikuskizun berriari, publikoaren aurrean lehen aldiz taularatu aurretik. Entseguetako 5 aste. Egonaldiak Hernanin, Donostian (Kutxa Kultur Kluba) eta Zumaian. Horrez gain, ordu dezente eman ditugu Iñakiren lokalean, abestiei forma ematen. Urduri, nekatuta, pozik eta … Gehiago jakin →
Uztaileko lehen astea Hernaniko Biteri kultur etxean eman dugu gure ikuskizun berria prestatzen eta sortze-prozesuan ederki pasatzeaz gain, oso emankorra izan da. Miren Gojenolak, Esti Curielek eta Andoni Mutiloak eman dizkigute xehetasunak:
Hementxe duzue ikusgai. Gozatu!
Gure ikuskizun berriaren promozioa behar bezala egiteko, argazki saioa antolatu dugu Eider Iturriaga argazkilariarekin Donostiako Kontadoresen. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren argazkiak ere berarekin egin genituen eta oraingo honetan ere talentu handiko profesionala dela ondorioztatu dugu. Super pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko, Eider!