Udaberriko emanaldien ostean, Harrotasunaren Antzerkia abian da berriz ere. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez eta 2023an Elur Etxearen Sex Sua musikala babestu du.
Andoni Mutiloak idatzi eta antzezten duen obra honek ligatzeko aplikazioei buruz eta bertan sortzen ari diren komunikazio kode berrien inguruko gogoeta sustatu nahi du umorearen bitartez.
Sex Sua musikalaren 3 emanaldi eskainiko ditugu hurrengo asteetan. Datak hauek dira:
– Urriak 29, igandea: Elgeta. Espaloia kafe antzokia. 18:30etan. Sarrerak doan, gonbidapenik gabe.
– Azaroak 17, ostirala: Soraluze. Herri antzokia. 20:00tan. Sarrerak, emanaldiaren egunean salgai txarteldegian 5 euroren truke.
– Azaroak 26, igandea: Eskoriatza. Zaldibar antzokia. 19:00tan. Sarrerak, 5 euro. Eskoriatzako kiroldegian eta Bime.me webgunean salgai.
Informazio gehiago: https://elur.eus/agenda/ webgunea.
Gozatu Harrotasunaren Antzerkiaz!