Albistea post

Oporrak…

Intentsitate handiko aste batzuen ondoren, laneko erritmoa jaitsi ahal izan dugu. Eskerrak! Gogoa eta beharra, biak genituen. Hurrengo asteetan emanaldirik ez dugula aprobetxatuz, oporretara goaz. Aupa! Atsedena hartu, deskonektatu, pilak kargatu eta ederki pasatzeko gogoz gaude. Gauzak espero bezala badoaz, irailean itzuliko gara eszenatokietara. Dagoeneko … Gehiago jakin →

Albistea post

Esnatu Naiz eta Sex Sua, Kultura Eskola programaren katalogoan

Arte eszenikoak gizartea eraldatzeko tresna paregabea direla sinesten dugu, eta Elur Etxearen helburuetako bat horixe izan da hasiera-hasieratik: interesa pizten diguten gaiei buruzko hausnarketa sustatzea gure sorkuntzen bitartez. Horren adibide dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Orain, berriz, urrats berria eman dugu zeregin … Gehiago jakin →

Albistea post

SEX SUA musikala: urtebete

2022ko maiatzaren 14a, larunbata. Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdia. Igeldo. Hortxe estreinatu genuen Sex Sua musikala. Aitortuko dut: ez zen erditze erraza izan. Sorkuntza prozesua ere nahi baino gorabeheratsuagoa izan zen. Zalantza eta beldur ugari nituen: jendearen gustukoa izango al zen gure proposamena? Eta, aldi berean, … Gehiago jakin →

Albistea post

Harrotasunaren Antzerkia 2023

Sex Sua musikalaren 4 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren barruan Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez; eta aurten Elur Etxearen Sex Sua musikala babestu nahi du. 4 emanaldi eskainiko dira hurrengo asteetan. … Gehiago jakin →

Albistea post

Udaberriko agenda

Udaberria iristearekin batera, Elur Etxea ere loratzen hasi da eta, horren adibide, datozen asteetan herriz-herri ibiliko gara emanaldiak eskaintzen. Hiruki eta Imanol poz-pozik daude, Sex Sua musikalaren agenda oparoa baita. Horrez gain, Esnatu Naiz kabaretarekin herri berriak bisitatzen jarraituko dugu. Emanaldi hauei buruzko informazio zehatzagoa … Gehiago jakin →

Sex Sua musikala bideoklipak grabaketa Hiruki

Albistea post

Bideoklip berriak!!!

Sex Sua musikaleko kantuek bere bidea egiten jarraitzen dute. Oraingo honetan 3 abestiren bideoklipak grabatu ditugu. 3 istorio ezberdinez osatutako trilogia: “Sex Sua”, “Lurrean Zilipurdika” eta “Ezjakintasunez Betetako Abentura”. The Krow Filmseko Ibon Taboada arduratu da bideoklipak grabatu eta zuzentzeaz. Bideoan, berriz, Hirukirekin batera, Ebi … Gehiago jakin →

Albistea post

Sex Sua musikalaren emanaldiak antzokietan

Estreinaldia maiatzean izan zen arren, udazkenarekin batera iritsi da Sex Sua musikalaren benetako bira. Aste biziak izaten ari dira, ohiko emanaldiak antolatzeaz gain, gure ikuskizunik berriena promozionatzeko ahalegin handia egin dugulako. Horren adibide, komunikabide ezberdinetan elkarrizketatu gaituzte azken asteetan: ETB1, Euskadi Irratia, Hitza, Erlo Telebista, … Gehiago jakin →

Albistea post

Sex Sua musikalaren argazki saioa!

Sex Sua musikalaren argazki saioa izan dugu Eider Iturriaga -Izarbe Photorekin. Talentu handiko artista dela bagenekien lehendik. Esnatu Naiz kabaretaren argazki mundialak egin zizkigun duela pare bat urte. Eta argazki berriak eskuartean ditugu dagoeneko. Hiruki eta Imanol liluratuta daude. Dosi txikietan partekatuko ditugu zuekin, gauza … Gehiago jakin →

Albistea post

Sex Sua musikalari buruzko elkarrizketa Euskadi Irratian

Euskadi Irratiko Amarauna saioan aritu gara hizketan Sex Sua musikalaren inguruan. Ilusio handia egin dit nire bigarren etxera itzultzeak, Euskadi Irratiko asteburuetako magazinean bost urte baino gehiago eman nituelako lanean erredaktore moduan. Gorka Otaegi, eskerrik asko gonbidapenagatik! Ederra izan da zuekin batera solasean aritzea. Hementxe … Gehiago jakin →