Albistea post
Nire Fantasia kontzertu-kabaretaren trailerra
Hementxe duzue ikusgai. Gozatu!
Hementxe duzue ikusgai. Gozatu!
Gure ikuskizun berriaren promozioa behar bezala egiteko, argazki saioa antolatu dugu Eider Iturriaga argazkilariarekin Donostiako Kontadoresen. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren argazkiak ere berarekin egin genituen eta oraingo honetan ere talentu handiko profesionala dela ondorioztatu dugu. Super pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko, Eider!
Ametsa errealitate bihurtu dugu. Nire Fantasia kabareta abian da! Hilabeteak eman ditugu Elur Etxearen 3. ikuskizunari forma ematen. Uste baino luzeagoa izan da sortze-prozesua. Gorabehera asko izan ditu. Une ederrak eta gogorrak bizi izan ditut. Baina une honetan, estreinatu berritan, emaitzarekin pozik nago eta sentsazio … Gehiago jakin →
EHGAM Nafarroak antolatu duen emanaldi hau Iruñean izango da. Azaroak 16, osteguna. Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00etan. Sarrera doan, gonbidapenik gabe. Ongietorri!!! @andonimutiloa @elur_etxea @hirukimusika @ehgamnafarroa @entnae #sexsua#musikala#euskara#umorea#ligatzekoaplikazioak#lgbti
2023ko urriaren 28a. 8:40AM. Bi ordu daramatzat esnatuta jada. Emanaldi baten ondoren ez dut luze egiten lo. Adrenalina txutearen ondorioa izango da? Ia gaueko ordubatak ziren atzo etxeratu nintzenean. Izan ere, emanaldia 22:00etan hasi zen. Ez ohiko ordutegia. Alegia. Elizpe zine aretoa. Lehenago ere egona … Gehiago jakin →
Udaberriko emanaldien ostean, Harrotasunaren Antzerkia abian da berriz ere. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez eta 2023an Elur Etxearen Sex Sua musikala babestu du. Andoni Mutiloak idatzi eta antzezten duen obra honek ligatzeko aplikazioei buruz … Gehiago jakin →
2022ko maiatzaren 14a, larunbata. Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdia. Igeldo. Hortxe estreinatu genuen Sex Sua musikala. Aitortuko dut: ez zen erditze erraza izan. Sorkuntza prozesua ere nahi baino gorabeheratsuagoa izan zen. Zalantza eta beldur ugari nituen: jendearen gustukoa izango al zen gure proposamena? Eta, aldi berean, … Gehiago jakin →
Udaberria iristearekin batera, Elur Etxea ere loratzen hasi da eta, horren adibide, datozen asteetan herriz-herri ibiliko gara emanaldiak eskaintzen. Hiruki eta Imanol poz-pozik daude, Sex Sua musikalaren agenda oparoa baita. Horrez gain, Esnatu Naiz kabaretarekin herri berriak bisitatzen jarraituko dugu. Emanaldi hauei buruzko informazio zehatzagoa … Gehiago jakin →