Kultura Eskola, Gipuzkoako Aldundiak kultura eskoletan txertatzeko asmoz martxan jarritako programa. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren 5 emanaldi eskaini ditugu ikasturte honetan: Errenteriako Orereta ikastola eta Koldo Mitxelena institutua, Tolosako Laskorain ikastola, Orioko herri ikastola eta Zumaiako institutua. Guztira, 500 ikasle baino gehiago.
Aitortuko dut: DBHko ikasleei zuzendutako emanaldi hauek ez dira errazak izaten niretzat. Orokorrean ikasleak ez daude ohituta antzerkia ikustera eta, gainera, ikuskizun honetan planteatzen ditugun gaiei (generoa eta sexu-aniztasuna, batez ere) buruzko gogoeta egiterakoan, sarritan ez dira eroso sentitzen. Horrek eragin zuzena du ikasle batzuen jarreran emanaldiak ikusterakoan. Baina, nire ustez, horregatik da hain garrantzitsua lan hau, euren aurreiritziak zalantzan jartzea ahalbidetzen dietelako mota honetako jarduerek. Hausnarketa egitea. Eta horren eragile aktiboa izateak poz handia ematen dit.
Eskerrik asko!
@andonimutiloa@elur_etxea#esnatunaiz#kabareta#sexsua#musikala#kulturaeskola#aktibismoa#lgtbi#sexualitatea#generoa#sexuaniztasuna