Eros eta Afroditaren Aitortzak ikuskizun irudia

Albistea

Antzerkia eta hezkuntza, biak eskutik helduta

Berez publiko helduarentzat sortuta dagoen arren, Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalean lantzen ditugun gaiak nerabeekin lantzeko oso aproposak direnez, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako emanaldiak eskaintzen hasi gara. Lehena apirilaren 15ean izan zen, Ordiziako Herri Antzokian. Jakintza ikastolako eta Oianguren BHIko 300 ikasle baino gehiago … Gehiago jakin →

Albistea

Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren emanaldiak ikasleentzat 2024-25 ikasturtean

Arte eszenikoak gizartea eraldatzeko tresna paregabea direla uste dugu, eta Elur Etxearen helburuetako bat horixe izan da hasiera-hasieratik: interesa pizten diguten gaiei buruzko hausnarketa sustatzea gure sorkuntzen bitartez. Horren adibide dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Berez, publiko helduarentzat sortutako ikuskizunak dira, baina … Gehiago jakin →

Albistea

Esnatu Naiz kabaretaren emanaldiak ikasleentzat

Esnatu Naiz kabaretak leku berezi batean ireki ditu bere ateak gaur goizean: Donostiako San Luis Lasalle ikastetxean. Izan ere, @gehitu eta @mugen.gainetik elkarteen babesari esker, BDHko ikasleei zuzendutako emanaldiak eskaintzen hasi ginen iaz. Eta gaurko saioan harrituta gelditu gara ikasleen arretarekin eta emanaldiaren amaieran egin … Gehiago jakin →