Sex Sua musikala: kartel berria!!!

“Andoni, crees que la foto del cartel se corresponde con lo que se ve en la obra?” Ericek galdera hori bota zidan duela hilabete batzuk. Touché. Bai, nik ere banekien ez zela horrela. Daniel Rierak egindako argazki ederra erabili nuen Sex Sua musikalaren kartela egiteko. Izan ere, estreinaldiaren ondoren sortu arren, oraindik une horretan ez genituen promozio argazki egokiak. Joan den udazkenean Zarautzen eskainitako emanaldia aprobetxatu genuen horretarako. Eider Iturriagak argazki zoragarriak egin zizkigun eta horietako batean oinarrituta osatu dugu kartel berria. Iker Urteaga arduratu da diseinuaz oraingoan ere. Nire ustez, aurreko kartela baino egokiagoa. Baina zein gustatzen zaizue gehiago, berria ala zaharra? Eman zuen iritzia, mesedez!

@elur_etxea @andonimutiloa @hirukimusika @eideriturriaga @danielrieraofficial #trebere#sexsua#musikala#umorea#euskara#ligatzekoaplikazioak#lgbti

kartel zaharra

kartel berria

Utzi iruzkina