Albistea
Esnatu Naiz kabaretari buruzko elkarrizketa ETB1eko Biba Zuek! saioan
ETB1eko Biba Zuek! saioan izan gara Esnatu Naiz kabaretari buruz hitz egiten. Milesker aukera paregabe hau eskaintzeagatik!!! Elkarrizketa ikusteko, sakatu hemen
ETB1eko Biba Zuek! saioan izan gara Esnatu Naiz kabaretari buruz hitz egiten. Milesker aukera paregabe hau eskaintzeagatik!!! Elkarrizketa ikusteko, sakatu hemen
Iritsi da eguna! Esnatu Naiz kabaretaren emanaldi berezia dugu Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean 18:30etan. Eta horrekin batera, gure ikuskizunaren sorkuntza prozesua nolakoa izan den ezagutzeko aukera duzue jada. Horretarako hainbat eduki digital sortu ditugu: doku-elkarrizketa bat, entseguetako irudiekin osatutako bideoa eta kabaretaren bi gidoiak. Gipuzkoako … Gehiago jakin →
Udaberria iristearekin batera, Esnatu Naiz kabareta ere loratzen ari da. Datozen asteetan emanaldi ugari eskainiko ditugu. Beraz, oraindik gure ikuskizuna ez baduzu ikusi, adi ibili! Emanaldi bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa agendan aurkituko duzue: sarrerak non eskuratu, prezioa, emanaldiak non eta zein ordutan izango diren… Ongietorri!
Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sormen prozesuaren berri emango dugu aurki. Maiatzeko hirugarren astetik aurrera hainbat eduki digital izango dituzue eskuragarri https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/olatuak-plus webgunean. Horrez gain, maiatzaren 28an, ostirala, emanaldi berezia eskainiko dugu Koldo Mitxelena kulturunean 18:30etan. Sarrera doan izango da eta … Gehiago jakin →
Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sorkuntza prozesua nolakoa izan den kontatuko dizuegu aurki. Maiatzeko hirugarren astetik aurrera hainbat eduki digital izango dituzue eskuragarri KMKelkarrizketak webgunean. Eta hementxe duzue aurrerapen bat. Ainara Martin eta Imanol Aparicio, milesker, bihotz bihotzez. Ederra izan da … Gehiago jakin →
Gipuzkoako Aldundiak sortu berri duen Olatuak Plus programan parte hartzeko aukeratu dute Esnatu Naiz kabareta! Horri esker, KMKelkarrizketak plataforman gure kabaretaren sormen prozesua nolakoa izan den azalduko dugu. Horrez gain, emanaldi berezia eskainiko dugu Donostiako Koldo Mitxelenan maiatzaren 28an. Doakoa izango da, emanaldiaren ondoren solasaldi … Gehiago jakin →
2018ko otsailaren 28a. Los Llanos, La Palma. Hilabeteak neramatzan asmo batekin buruan: antzerki obra baten gidoia idaztea. Beyoncé izan nahi duen baserritarra. Horixe zen abiapuntua. Horixe, istorio xelebre honen lehen ideia. Muturreko egoera bat iritsi behar izan zen lehen urratsa emateko. Idazten hasteko. Negu hartako … Gehiago jakin →
Iaz, gure kabaretaren estreinaldiaren ondoren, Donostiatik kanpo eskaini behar genuen lehen emanaldia Bilboko Loraldia jaialdian izan behar zen, baina konfinamenduaren ondorioz emanaldi hori bertan behera utzi behar izan genuen. Pena handia eman zigun, ilusio handia egiten zigulako hitzordu horrek. Urtebete geroago, ordea, emanaldi bat ez … Gehiago jakin →
Duela urtebete estreinatu genuen Esnatu Naiz kabareta. Eta urteurrena ospatzeko oparia egin nahi dizuegu. Zuetako askok babes handia eskaini diguzuelako hilabete hauetan. Emanaldiz emanaldi. Mundialak zarete. Biba zuek! Oharra: Jagok eta biok abesti hau elkarrekin jo eta abestu genuen lehen aldia zen. 2020ko udan grabatu … Gehiago jakin →
2020ko urtarrilaren 29a. ESNATU NAIZ kabareta estreinatu genuen Botanikan, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan. Ametsa errealitate bihurtu genuen. Magikoa izan zen. Gogoangarria. Opari erraldoia.