Esnatu Naiz kabareta Loraldia jaialdian

Iaz, gure kabaretaren estreinaldiaren ondoren, Donostiatik kanpo eskaini behar genuen lehen emanaldia Bilboko Loraldia jaialdian izan behar zen, baina konfinamenduaren ondorioz emanaldi hori bertan behera utzi behar izan genuen. Pena handia eman zigun, ilusio handia egiten zigulako hitzordu horrek.

Urtebete geroago, ordea, emanaldi bat ez ezik, bi eskainiko ditugu Loraldian, martxoaren 27an eta 28an La FundiciĆ³n aretoan egongo baikara. Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko modu ederragorik ez zaigu bururatzen. Gora kabareta!!!

Sarrerak erosi nahi izanez gero, azkar ibili, gutxi batzuk bakarrik gelditzen direlako eskuragarri:

https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=Recinto&idRecinto=FU

Utzi iruzkina