Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sorkuntza prozesua nolakoa izan den ezagutzeko aukera dugu jada. Horretarako hainbat eduki digital prestatu ditugu. Horien artean, elkarrizketa hau dugu. Esnatu Naiz kabaretaren promozio argazkiak egin genituen tokira itzuli gara, Donostiako Egia auzoan dagoen Ecolaundry labanderiara. Eta bertan, kabaretaren inguruan luze eta zabal hizketan aritu gara: lehen ideia, idazketa prozesua, entseguak, Amancay GaztaƱagarekin elkarlana, estreinaldia, konfinamendua, emanaldiak… Gure ikuskizunari buruzko xehetasun guztiak ezagutu nahi izanez gero, aukera paregabea duzue orain.
Bideoa ikusteko, egin klik hemen