Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sormen prozesuaren berri emango dugu aurki. Maiatzeko hirugarren astetik aurrera hainbat eduki digital izango dituzue eskuragarri https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/olatuak-plus webgunean.
Horrez gain, maiatzaren 28an, ostirala, emanaldi berezia eskainiko dugu Koldo Mitxelena kulturunean 18:30etan. Sarrera doan izango da eta gonbidapenak eskuragarri dituzue jada: telefonoz, 943 11 28 93 telefono zenbakian (08: 30etik 14:30era); eta emailez, programazioa@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat idatzita. Aforoa txikia da, beraz, gonbidapenak lehenbaitlehen eskatzea hobe!
Informazio gehiago:
http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/hasiera/kmk-agenda/icalrepeat.detail/2021/05/28/3089/-/-