Albistea
Sex Suari buruzko elkarrizketa Hirutxuloko Hitzan
Sex Sua musikalari buruzko elkarrizketa egin digute Hirutxuloko Hitzakoek. Eskerrik asko! Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero, hementxe duzue lotura:
Sex Sua musikalari buruzko elkarrizketa egin digute Hirutxuloko Hitzakoek. Eskerrik asko! Elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero, hementxe duzue lotura:
Sex Suaren estreinaldiaren harira, Gipuzkoako Dantzaguneak gure ikuskizkizun berriari buruzko bideoa egin du. Mila milesker, Sofia, Gari eta Gipuzkoako Dantzaguneari, oraingo honetan ere gure sorkuntza prozesua babestu eta entseguetarako aretoa eskaintzeagatik. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da! Bideoa ikusteko lotura: https://youtu.be/gEB2aWl1bP4
Orain arte ez dizuegu ia ezer kontatu. Ikuskizun berri bat prestatzen ari ginela soilik. Abesti batzuk grabatu ditugula. Baina orain gure egitasmoari buruz hitz egiteko unea iritsi da. Ilusio handiz aurkezten dizuegu: Sex Sua!!! Sex Sua formatu txiki – ertaineko musikal bat da. Ligatzeko aplikazioen … Gehiago jakin →
Eta azken asteetako emanaldien zurrunbiloaren ostean, negua iritsi da. Atseden luzea hartzeko unea. Animalia jakintsu askok egiten duten moduan, Peiok eta Elurrek lozorroan sartzea erabaki dute. Eta halaxe igaroko dute negu osoa. Lotan. The Pink Flamingok bere argiak itzali ditu. Eta auskalo noiz irekiko dituen … Gehiago jakin →
Harrotasunaren Antzerkia programaren baitan antolatutako emanaldiak egin ditugu! Donostia, Laudio, Gasteiz eta Bilbo. 4 emanaldi, 10 egunean. Eta gaur egun bizi dugun egoera epidemiologikoa halamoduzkoa izan arren, dena oso ondo joan da! Jende asko etorri da, ikusleek harrera bikaina egin digute eta asko gozatu dugu … Gehiago jakin →
Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Eta aurten, Elur Etxearen Esnatu Naiz kabareta babestu nahi du. 4 emanaldi eskainiko ditugu abenduan. Datak, hauek dira: – Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan … Gehiago jakin →
Azaroaren 21ean Baztanen izango dugun emanaldiaren harira, elkarrizketa egin digute Ttipi-Ttapa aldizkarian. Eskerrik asko! Gogoan izan: emanaldia Iruritako Dámaso Zabalza gizarte bilgunean izango da 19:00tan. Sarrera doan. Gonbidapenak egunean bertan banatuko dituzte 18:30etatik aurrera. Ongietorri! Eta elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero, hementxe duzue lotura. … Gehiago jakin →
Iruñeko ikasleekin egindako ikastaroak bere arrastoa utzi du prentsan. Hementxe dituzue irakurtzeko moduan artikulu horietako batzuk: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/cerca-de-180-alumnos-de-los-institutos-alaitz-e-iturrama-participan-en-el-programa-educativo-teatro-desde-dentro- https://www.pamplonaactual.com/articulo/educacion/cerca-180-alumnos-institutos-alaitz-iturrama-participan-programa-educativo-teatro-dentro/20211110110802282620.html https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2021/11/10/alumnos-institutos-alaitz-e-iturrama/1199169.html
Esnatu Naiz kabaretaren sorkuntza prozesuari buruzko tailerra eskaini dugu gaur goizean Iruñeko Antzerki Eskolan. Batxilergo artistikoko 150 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Eta esperientzia ederra izan da. Nafarroako hezkuntza departamenduak antolatu du saio hau. Milesker! Eta gora kabareta!!!
Esnatu Naiz kabaretaren udazkeneko birak aurrera darrai. Azaroan 3 emanaldi eskainiko ditugu. Hauek dira hitzorduak: Azaroak 10, asteazkena: Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskolako aretoa. 19:00tan. Azaroak 21, igandea: Baztan. Iruritako Dámaso Zabalza gizarte bilgunea. 19:00tan. Azaroak 28, igandea: Markina-Xemein. Uhagon kulturgunea. 18:00tan. Emanaldi hauei buruzko informazio … Gehiago jakin →