Iritsi da eguna! Esnatu Naiz kabaretaren emanaldi berezia dugu Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean 18:30etan. Eta horrekin batera, gure ikuskizunaren sorkuntza prozesua nolakoa izan den ezagutzeko aukera duzue jada. Horretarako hainbat eduki digital sortu ditugu: doku-elkarrizketa bat, entseguetako irudiekin osatutako bideoa eta kabaretaren bi gidoiak. Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker jarri dugu martxan ekimen hau. Eta pozez zoratzen gaude. Mila milesker proiektu hau gauzatzen lagundu diguzuen guztiei. Gora elkarlana!!!
Eduki horiek hementxe dituzue eskuragarri