Albistea

Esnatu Naiz kabaretaren emanaldi berezia maiatzaren 28an Donostiako Koldo Mitxelenan

Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sormen prozesuaren berri emango dugu aurki. Maiatzeko hirugarren astetik aurrera hainbat eduki digital izango dituzue eskuragarri https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/-/olatuak-plus webgunean.  Horrez gain, maiatzaren 28an, ostirala, emanaldi berezia eskainiko dugu Koldo Mitxelena kulturunean 18:30etan. Sarrera doan izango da eta … Gehiago jakin →

Albistea

Sorkuntza prozesuari buruzko elkarrizketaren grabaketa

Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sorkuntza prozesua nolakoa izan den kontatuko dizuegu aurki. Maiatzeko hirugarren astetik aurrera hainbat eduki digital izango dituzue eskuragarri KMKelkarrizketak webgunean. Eta hementxe duzue aurrerapen bat. Ainara Martin eta Imanol Aparicio, milesker, bihotz bihotzez. Ederra izan da … Gehiago jakin →

Albistea

Olatuak Plus

Gipuzkoako Aldundiak sortu berri duen Olatuak Plus programan parte hartzeko aukeratu dute Esnatu Naiz kabareta! Horri esker, KMKelkarrizketak plataforman gure kabaretaren sormen prozesua nolakoa izan den azalduko dugu. Horrez gain, emanaldi berezia eskainiko dugu Donostiako Koldo Mitxelenan maiatzaren 28an. Doakoa izango da, emanaldiaren ondoren solasaldi … Gehiago jakin →

Albistea

Lehen urratsa

2018ko otsailaren 28a. Los Llanos, La Palma. Hilabeteak neramatzan asmo batekin buruan: antzerki obra baten gidoia idaztea. Beyoncé izan nahi duen baserritarra. Horixe zen abiapuntua. Horixe, istorio xelebre honen lehen ideia. Muturreko egoera bat iritsi behar izan zen lehen urratsa emateko. Idazten hasteko. Negu hartako … Gehiago jakin →

Albistea

Esnatu Naiz kabareta Loraldia jaialdian

Iaz, gure kabaretaren estreinaldiaren ondoren, Donostiatik kanpo eskaini behar genuen lehen emanaldia Bilboko Loraldia jaialdian izan behar zen, baina konfinamenduaren ondorioz emanaldi hori bertan behera utzi behar izan genuen. Pena handia eman zigun, ilusio handia egiten zigulako hitzordu horrek. Urtebete geroago, ordea, emanaldi bat ez … Gehiago jakin →

Albistea

Urtebete

2020ko urtarrilaren 29a. ESNATU NAIZ kabareta estreinatu genuen Botanikan, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan. Ametsa errealitate bihurtu genuen. Magikoa izan zen. Gogoangarria. Opari erraldoia.

Albistea

Elkarrizketa ETB1eko Ahoz Aho saioan

Duela 25 urte baino gehiago ezagutu genuen elkar, kazetaritzako fakultatean. Lagunak ez ezik, lankide ere izan ginen Euskadi Gaztean. Eta gaur Ahoz Aho saioan elkarrekin solasean aritzea plazer handia izan da. Opari ederra. Mila milesker, Ilaski!!! Elkarrizketa osoa ikusteko egin klik lotura honetan: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7805246/bideoa-andoni-mutiloari-elkarrizketa-esnatu-naiz-kabaretari-buruzkoa/