Albistea post

Nire Fantasia kontzertu-kabaretaren argazki saioa

Gure ikuskizun berriaren promozioa behar bezala egiteko, argazki saioa antolatu dugu Eider Iturriaga argazkilariarekin Donostiako Kontadoresen. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren argazkiak ere berarekin egin genituen eta oraingo honetan ere talentu handiko profesionala dela ondorioztatu dugu. Super pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko, Eider!