Albistea post

Erreportajea EITB Kulturan

EROS ETA AFRODITAREN AITORTZAK musikalak zer itxura duen ezagutu nahi izanez gero, hementxe duzue aukera. Eskerrik asko, EITB Kultura, egindako erreportaje bikainagatik. https://www.eitb.eus/es/television/programas/eitb-kultura/videos/detalle/10118322/video-el-musical-eros-eta-afroditaren-aitortzak/ @elur_etxea @andonimutiloa @esticuri @inakisantosoholtzan #mirengojenola #erosetaafroditarenaitortzak #musikala #antzerkisoziala #aniztasunsexuala #lgtbi #euskara #umorea #eitbkultura

Albistea post

Erditu gara!!!

Desiatzen ari ginen azken hilabete hauetan sortu duguna zuekin partekatzeko. Eta primerako lekuan egin dugu, Zumaiako Aita Mari antzokian. Aretoa beteta. Zuen babesa asko eskertu dugu. Eskerrik asko bertan izan zareten guztioi! Pertsona eta erakunde askoren babesaren emaitza da Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Gure … Gehiago jakin →

Albistea post

Erreportajea Berrian

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala estreinatzearekin batera, ikuskizun berriaren promozioan ere buru-belarri sartu gara. Zumaiako Aita Mari antzokian ensaiatzen ari garela, Berria egunkariko Garbiñe Ubeda kazetariak eta Andoni Canellada argazkilariak (Foku) bisita egin digute. Eskerrik asko biei! Erreportajea irakurri nahi baduzu, hementxe duzu lotura.

Albistea post

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala: sortze-prozesuaren azken txanpa!

Aste bizi-biziak izaten ari dira. Azken ukituak ematen ari gara gure ikuskizun berriari, publikoaren aurrean lehen aldiz taularatu aurretik. Entseguetako 5 aste. Egonaldiak Hernanin, Donostian (Kutxa Kultur Kluba) eta Zumaian. Horrez gain, ordu dezente eman ditugu Iñakiren lokalean, abestiei forma ematen. Urduri, nekatuta, pozik eta … Gehiago jakin →

Albistea post

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalaren sortze-prozesuko lehen egonaldia Hernanin

Uztaileko lehen astea Hernaniko Biteri kultur etxean eman dugu gure ikuskizun berria prestatzen eta sortze-prozesuan ederki pasatzeaz gain, oso emankorra izan da. Miren Gojenolak, Esti Curielek eta Andoni Mutiloak eman dizkigute xehetasunak:

Albistea post

Ikuskizun berria: Eros Eta Afroditaren Aitortzak

Orain arte ez dizuegu ezer kontatu, baina hilabeteak daramatzagu Elur Etxearen 4. ikuskizuna izango dena prestatzen. Eros Eta Afroditaren Aitortzak izeneko musikal honen gai nagusia aniztasun sexuala izango da. Zehatzago esanda, harreman heterosexual monogamoetatik kanpo gelditzen den Unibertso zabalean jarri dugu arreta eta beste pertsonekin … Gehiago jakin →

Albistea post

Nire Fantasia kontzertu-kabaretaren argazki saioa

Gure ikuskizun berriaren promozioa behar bezala egiteko, argazki saioa antolatu dugu Eider Iturriaga argazkilariarekin Donostiako Kontadoresen. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren argazkiak ere berarekin egin genituen eta oraingo honetan ere talentu handiko profesionala dela ondorioztatu dugu. Super pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko, Eider!

Albistea post

Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren emanaldiak ikasleentzat 2024-25 ikasturtean

Arte eszenikoak gizartea eraldatzeko tresna paregabea direla uste dugu, eta Elur Etxearen helburuetako bat horixe izan da hasiera-hasieratik: interesa pizten diguten gaiei buruzko hausnarketa sustatzea gure sorkuntzen bitartez. Horren adibide dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Berez, publiko helduarentzat sortutako ikuskizunak dira, baina … Gehiago jakin →