Albistea post
Sex Sua musikala: udazkeneko agenda
Udazkena, gori-gori
Udazkena, gori-gori
Intentsitate handiko aste batzuen ondoren, laneko erritmoa jaitsi ahal izan dugu. Eskerrak! Gogoa eta beharra, biak genituen. Hurrengo asteetan emanaldirik ez dugula aprobetxatuz, oporretara goaz. Aupa! Atsedena hartu, deskonektatu, pilak kargatu eta ederki pasatzeko gogoz gaude. Gauzak espero bezala badoaz, irailean itzuliko gara eszenatokietara. Dagoeneko … Gehiago jakin →
Arte eszenikoak gizartea eraldatzeko tresna paregabea direla uste dugu, eta Elur Etxearen helburuetako bat horixe izan da hasiera-hasieratik: interesa pizten diguten gaiei buruzko hausnarketa sustatzea gure sorkuntzen bitartez. Horren adibide dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Orain, berriz, urrats berria eman dugu zeregin … Gehiago jakin →
2022ko maiatzaren 14a, larunbata. Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdia. Igeldo. Hortxe estreinatu genuen Sex Sua musikala. Aitortuko dut: ez zen erditze erraza izan. Sorkuntza prozesua ere nahi baino gorabeheratsuagoa izan zen. Zalantza eta beldur ugari nituen: jendearen gustukoa izango al zen gure proposamena? Eta, aldi berean, … Gehiago jakin →
Sex Sua musikalaren 4 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren barruan Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez; eta aurten Elur Etxearen Sex Sua musikala babestu nahi du. 4 emanaldi eskainiko dira hurrengo asteetan. … Gehiago jakin →
Udaberria iristearekin batera, Elur Etxea ere loratzen hasi da eta, horren adibide, datozen asteetan herriz-herri ibiliko gara emanaldiak eskaintzen. Hiruki eta Imanol poz-pozik daude, Sex Sua musikalaren agenda oparoa baita. Horrez gain, Esnatu Naiz kabaretarekin herri berriak bisitatzen jarraituko dugu. Emanaldi hauei buruzko informazio zehatzagoa … Gehiago jakin →
Hilabeteak generamatzan gure egitasmoari forma ematen. Ezinezkoa zirudien ametsa errealitate bihurtu nahian. Eta iritsi zen erditzeko unea. 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena. Donostia, Botanika taberna. Donostia Kulturak antolatzen duen Poltsiko Antzerkiaren jaialdia. Taberna, jendez lepo (lagun bat baino gehiago kanpoan gelditu zen, sartu ezinik. Pandemia aurreko … Gehiago jakin →
Sex Sua musikaleko kantuek bere bidea egiten jarraitzen dute. Oraingo honetan 3 abestiren bideoklipak grabatu ditugu. 3 istorio ezberdinez osatutako trilogia: “Sex Sua”, “Lurrean Zilipurdika” eta “Ezjakintasunez Betetako Abentura”. The Krow Filmseko Ibon Taboada arduratu da bideoklipak grabatu eta zuzentzeaz. Bideoan, berriz, Hirukirekin batera, Ebi … Gehiago jakin →
Hementxe duzue, labetik atera berria: Sex Sua musikalaren trailerra!!! Hiruki eta Imanol akzioan. Emanaldietan ikusiko duzuenaren lagin txiki bat. Gozatu!
Sex Sua musikalaren argazki saioa izan dugu Eider Iturriaga -Izarbe Photorekin. Talentu handiko artista dela bagenekien lehendik. Esnatu Naiz kabaretaren argazki mundialak egin zizkigun duela pare bat urte. Eta argazki berriak eskuartean ditugu dagoeneko. Hiruki eta Imanol liluratuta daude. Dosi txikietan partekatuko ditugu zuekin, gauza … Gehiago jakin →