Bideoklip berriak!!!

Sex Sua musikaleko kantuek bere bidea egiten jarraitzen dute. Oraingo honetan 3 abestiren bideoklipak grabatu ditugu. 3 istorio ezberdinez osatutako trilogia: “Sex Sua”, “Lurrean Zilipurdika” eta “Ezjakintasunez Betetako Abentura”.

The Krow Filmseko Ibon Taboada arduratu da bideoklipak grabatu eta zuzentzeaz. Bideoan, berriz, Hirukirekin batera, Ebi Soriak hartu du parte. Donostiako Ulia mendian izan zen grabaketa. Une gogoangarriak bizi izan genituen. Eta emaitza osoa zuekin partekatzeko desiatzen ari ginen. Hementxe dituzue ikusgai. Gozatu!

Artista: @hirukimusika
Abestien hitzak eta melodia: Andoni Mutiloa
Abestien ekoizpena eta grabazioa: Eñaut Gaztañaga @gaztain_estudioak
Bideoklipen zuzendaritza: @thekrowfilms
Ekoizpena: @elur_etxea
Babesleak: @gehitu@mugengainetikongd @dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundia

Hirukiren youtube kanala: https://youtube.com/channel/UC5fZpIkVqPa_ChLHbvAsXEA 

Utzi iruzkina