Intentsitate handiko aste batzuen ondoren, laneko erritmoa jaitsi ahal izan dugu. Eskerrak! Gogoa eta beharra, biak genituen.
Hurrengo asteetan emanaldirik ez dugula aprobetxatuz, oporretara goaz. Aupa! Atsedena hartu, deskonektatu, pilak kargatu eta ederki pasatzeko gogoz gaude.
Gauzak espero bezala badoaz, irailean itzuliko gara eszenatokietara. Dagoeneko Sex Sua musikalaren hainbat emanaldi lotu ditugu: Soraluze, Alegia, Elgeta, Eskoriatza, Iruñea… Horrez gain, Esnatu Naiz kabaretak ikastetxeak bisitatzen jarraituko du. Eta Sex Sua musikaleko abestien remix berriak ere laster entzun ahal izango ditugu.
Ekainaren 16ean Errenteriako Niessen antzokian eskainitako emanaldian argazki eder hauek egin zizkigun Intza Barandiaranek eta Elur Etxearen sare sozialetan ere partekatu nahi genituenez, hementxe dituzue.
Gozatu udaz!!!
✨✨
@andonimutiloa @elur_etxea @in__argazkiak #sexsua #esnatunaiz