Albistea

Ikuskizun berria: Eros Eta Afroditaren Aitortzak

Orain arte ez dizuegu ezer kontatu, baina hilabeteak daramatzagu Elur Etxearen 4. ikuskizuna izango dena prestatzen. Eros Eta Afroditaren Aitortzak izeneko musikal honen gai nagusia aniztasun sexuala izango da. Zehatzago esanda, harreman heterosexual monogamoetatik kanpo gelditzen den Unibertso zabalean jarri dugu arreta eta beste pertsonekin … Gehiago jakin →

Albistea

Nire Fantasia kontzertu-kabaretaren argazki saioa

Gure ikuskizun berriaren promozioa behar bezala egiteko, argazki saioa antolatu dugu Eider Iturriaga argazkilariarekin Donostiako Kontadoresen. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren argazkiak ere berarekin egin genituen eta oraingo honetan ere talentu handiko profesionala dela ondorioztatu dugu. Super pozik gaude emaitzarekin. Eskerrik asko, Eider!

Albistea

Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren emanaldiak ikasleentzat 2024-25 ikasturtean

Arte eszenikoak gizartea eraldatzeko tresna paregabea direla uste dugu, eta Elur Etxearen helburuetako bat horixe izan da hasiera-hasieratik: interesa pizten diguten gaiei buruzko hausnarketa sustatzea gure sorkuntzen bitartez. Horren adibide dira Esnatu Naiz kabareta eta Sex Sua musikala. Berez, publiko helduarentzat sortutako ikuskizunak dira, baina … Gehiago jakin →

Albistea

Elkarrizketa Kulturkliken

Nire Fantasia kabaretaren estreinaldiaren harira, Kulturkliken egindako elkarrizketa irakur dezakezue esteka honetan: https://www.kulturklik.euskadi.eus/albistea/2024/12/16/andoni-mutiloa-bizitzak-buelta-asko-ematen-ditu-eta-bidea-egiten-hasten-garenean-sarritan-ez-dakigu-nora-eramango-gaituen-horixe-da-nire-kasua-elkarrizketa-/webkklik00-detalle/eu/?fbclid=IwY2xjawINauBleHRuA2FlbQIxMAABHSZY1EGtJ7Ti7L7x2ZOGXYXQmUINWUqPtrGcjeGU5nWBqjSUa3d6iU11NQ_aem_NdiszkNZcpm8yE4liddq2g

Albistea

Nire Fantasia kabareta estreinatu dugu!!!

Ametsa errealitate bihurtu dugu. Nire Fantasia kabareta abian da! Hilabeteak eman ditugu Elur Etxearen 3. ikuskizunari forma ematen. Uste baino luzeagoa izan da sortze-prozesua. Gorabehera asko izan ditu. Une ederrak eta gogorrak bizi izan ditut. Baina une honetan, estreinatu berritan, emaitzarekin pozik nago eta sentsazio … Gehiago jakin →

Albistea

Ikuskizun berria: Nire Fantasia kabareta

“Nire abestiak kantatzeko gogoa dut. Eszenatoki baten gainean. Publikoaren aurrean. Kontzertuak ematen hasiko naiz? Non? Nork kontratatuko nau? Eta nor etorriko da ni ikustera? Ez, ez da erraza izango kontzertuak lortzea; baldintza duinetan egitea, are zailagoa, seguruaski. Nekez ordainduko didate lan hori egiteagatik. Badakit! Kontzertu … Gehiago jakin →

Albistea

Gora Poltsiko Antzerkia!

Orain bai, esateko moduan gara: ikuskizun berriaren sorkuntza prozesuan murgilduta gaude. “Gora Poltsiko Antzerkia!” izena du, kabareta izango da eta estreinaldia Donostian izango da. Bi emanaldi eskainiko ditugu: maiatzaren 17an (ostirala) eta maiatzaren 19an (igandea). Sarrerak doan. Informazio gehiago: https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/jaialdiak/poltsiko-antzerkia p.d.: Gustatu zaizue nire look … Gehiago jakin →

Albistea

Kultura Eskola 2023-2024: milesker!

Kultura Eskola, Gipuzkoako Aldundiak kultura eskoletan txertatzeko asmoz martxan jarritako programa. Esnatu Naiz kabaretaren eta Sex Sua musikalaren 5 emanaldi eskaini ditugu ikasturte honetan: Errenteriako Orereta ikastola eta Koldo Mitxelena institutua, Tolosako Laskorain ikastola, Orioko herri ikastola eta Zumaiako institutua. Guztira, 500 ikasle baino gehiago. … Gehiago jakin →