Antzerkia eta hezkuntza, biak eskutik helduta

Berez publiko helduarentzat sortuta dagoen arren, Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikalean lantzen ditugun gaiak nerabeekin lantzeko oso aproposak direnez, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako emanaldiak eskaintzen hasi gara.

Lehena apirilaren 15ean izan zen, Ordiziako Herri Antzokian. Jakintza ikastolako eta Oianguren BHIko 300 ikasle baino gehiago bildu ziren bertan. Erronka potoloa geneukan esku artean, baina primeran joan zen emanaldia!

Gure eskerrik beroena Ordiziako udalari, gugan izandako konfiantzagatik.

Lehen emanaldi horretan grabatu genuen bideoa hementxe duzue ikusgai:

@elur_etxea @andonimutiloa @esticuri #erosetaafroditarenaitortzak #musikala #aniztasunsexuala #hezkuntza #udaberriatransloratzen

Ver menos

Utzi iruzkina