Eta azken asteetako emanaldien zurrunbiloaren ostean, negua iritsi da. Atseden luzea hartzeko unea. Animalia jakintsu askok egiten duten moduan, Peiok eta Elurrek lozorroan sartzea erabaki dute. Eta halaxe igaroko dute negu osoa. Lotan.
The Pink Flamingok bere argiak itzali ditu. Eta auskalo noiz irekiko dituen bere ateak berriz ere.
Andonik oporretara joatea erabaki du. Berari, ordea, gehiago kostatuko zaio benetako atsedena hartzea, buruan mila ideia dituelako. Egitasmo berri bati forma emateko gogoa du. Idazteko asmoz doa oporretara. Baina auskalo zer egingo duen. Abentura berri batean murgildu? Planak aldatu? Izan dadila izan behar duena.
Gauzak espero bezala badoaz, udaberrian itzuliko da Esnatu Naiz kabareta.
Bien bitartean, gozatu bizitzaz!!!