Esnatu Naiz kabaretaren 4 emanaldi Harrotasunaren Antzerkia programaren barruan

Harrotasunaren Antzerkia bueltan da! Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa honek LGBTI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Eta aurten, Elur Etxearen Esnatu Naiz kabareta babestu nahi du.

4 emanaldi eskainiko ditugu abenduan. Datak, hauek dira:

Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan

Abenduak 10, ostirala: Laudio. Faktoria. 20:30etan

Abenduak 17, ostirala: Gasteiz. Baratza aretoa. 20:00tan

Abenduak 18, larunbata: Bilbao. La Fundición aretoa. 19:00tan

Gozatu Harrotasunaren Antzerkiaz! Gora kabareta!!!

Emanaldiei buruzko informazio zehatza:

– Abenduak 9, osteguna: Donostia. Doka. 20:00tan. Sarrera doan. Gonbidapenak emailez eskatu behar dira info@gehitu.org helbidera emaila idatziz.

– Abenduak 10, ostirala: Laudio. Faktoria. 20:30etan. Sarrera: 7 euro (5 euro, Faktoriako bazkideentzat)

https://www.faktoria.eus/event/esnatu-naiz-kabareta-2021-12-10-106/register

– Abenduak 17, ostirala: Gasteiz. Baratza aretoa. 20:00tan. Sarrera: 7 euro

http://salabaratza.com/eventos/esnatu-naiz-kabareta-andoni-mutiloarena/

– Abenduak 18, larunbata: Bilbao. La Fundición aretoa. 19:00tan. Sarrera: 10 euro

https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=Recinto&idRecinto=FU

https://www.lafundicion.org/eventos/elur-etxea/?lang=eu

Utzi iruzkina