Eskerrik asko!!!

Harrotasunaren Antzerkia programaren baitan antolatutako emanaldiak egin ditugu! Donostia, Laudio, Gasteiz eta Bilbo. 4 emanaldi, 10 egunean. Eta gaur egun bizi dugun egoera epidemiologikoa halamoduzkoa izan arren, dena oso ondo joan da! Jende asko etorri da, ikusleek harrera bikaina egin digute eta asko gozatu dugu emanaldiekin. Milesker, bihotz-bihotzez.

Eta gure eskerrik beroena, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteei, Harrotasunaren Antzerkia programan parte hartzeko gonbidapenagatik. Estimatuta, benetan!

Hementxe dituzue abenduko 4 emanaldien amaieran egin ditugun selfieak:

Utzi iruzkina