Albistea post

Sex Sua musikalaren soinu bandako lehen bideoklipak

Egun bizi-biziak izaten ari dira. Sex Sua musikalaren emanaldi berriak eskaintzeaz gain, bere soinu bandako bi abestiren bideoklipak grabatu berri ditugu. “Ezinegona” eta “Kontrola Galduta” kantuak dira, hain zuzen ere aukeratu ditugunak. Bi abesti eta istorio bakarra. Ezinegonetik gozamenera doan bidaia pertsonala. The Krow Filmseko … Gehiago jakin →

Albistea post

Sex Sua musikala: udazkeneko agenda

Udazkena iristearekin batera, Sex Sua musikalaren bira abiatu dugu! Lehendabiziko 3 emanaldiak oso bereziak izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Olatuak” programari esker antolatu ahal izan ditugulako. Mila milesker eskainitako babesagatik! Horrez gain, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteei ere gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu, euren … Gehiago jakin →

Albistea post

Sex Sua musikala: bertsio luzearen estreinaldia Donostiako LABO XL 4 jaialdian!

Ilusio handia egiten digu emanaldi honek, hizkuntza eszeniko berrien jaialdia delako LABO XL. Gainera, proposamen bikainak bildu ohi dituzte Donostiako jaialdian. Nork esan behar zigun iaz, jaialdiko hainbat obra ikusterakoan, urtebete geroago Sex Sua bertan eskainiko genuela. Eta, gainera, emanaldi berezia izango da guretzat, musikalaren … Gehiago jakin →

Albistea post

Hiruki: Andoni Mutiloaren musika proiektu berria

Sex Sua musikala sortzerakoan, Andoni Mutiloak aspaldiko amets bat gauzatu du: berak idatzitako abestiak grabatzea. Eta kantu hauekin batera, bere musika proiekturik berriena ere aurkeztu digu: Hiruki. Azken urte hauetan arte eszenikoen munduan murgildu da kazetari eta sortzaile hernaniarra, eta horren adibide dugu Esnatu Naiz … Gehiago jakin →

Sex Suaren emanaldia Tabakaleran

Albistea post

Eskerrik asko!!!

Intentsitate handiko egunak izan dira. Erronka handia genuen. Eta lortu dugu! Sex Sua musikala estreinatzeaz gain, guztira 4 emanaldi eskaini ditugu Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdian. Poz-pozik gaude jasotako harrerarekin. Oso harro, egindako lanarekin. Mila milesker, Igeldo, Egia, Loiola eta Herrerako emanaldietara gerturatu zaretenoi. Ederra izan … Gehiago jakin →

Albistea post

Sex Suari buruzko promozio-bideoa, Dantzagunearen eskutik

Sex Suaren estreinaldiaren harira, Gipuzkoako Dantzaguneak gure ikuskizkizun berriari buruzko bideoa egin du. Mila milesker, Sofia, Gari eta Gipuzkoako Dantzaguneari, oraingo honetan ere gure sorkuntza prozesua babestu eta entseguetarako aretoa eskaintzeagatik. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da! Bideoa ikusteko lotura: https://youtu.be/gEB2aWl1bP4