Hiruki: Andoni Mutiloaren musika proiektu berria

Sex Sua musikala sortzerakoan, Andoni Mutiloak aspaldiko amets bat gauzatu du: berak idatzitako abestiak grabatzea. Eta kantu hauekin batera, bere musika proiekturik berriena ere aurkeztu digu: Hiruki.

Azken urte hauetan arte eszenikoen munduan murgildu da kazetari eta sortzaile hernaniarra, eta horren adibide dugu Esnatu Naiz kabareta. 2020ean estreinatu zuen ikuskizun honekin 60 emanaldi baino gehiago eman ditu jada Andonik Euskal Herri osoan zehar. Joan den maiatzean, berriz, bere bigarren obra estreinatu zuen, Sex Sua, eta datozen hilabeteetan musikal honekin herriz-herri emanaldiak eskaintzen ibiltzeko asmoa du.

Ligatzeko aplikazioen hazkundearen ondorioz, erabiltzaileen artean sortzen ari diren komunikazio kode berriei buruz gogoeta egiten du Sex Suak. Bere soinu banda, espreski musikal honetarako sortu diren 6 kantuz osatuta dago. Hitzak eta melodiak Andonik berak idatzi ditu. Ekoizpenaz, berriz, Eñaut Gaztañaga arduratu da. Kantu hauek Eñauten Gaztain estudioan grabatu eta nahastu dituzte, Zestoan. Musikari dagokionez, 80ko hamarkadako synth-pop doinuak dira nagusi Sex Suaren soinu bandan, baina gaur egungo garaietara egokituta eta euskaraz.

Argazkiak:

Daniel Riera

Informazio gehiago:

– Hiruki youtuben:

Instagram:

Facebook:

Harremanetarako:

email: hirukimusika@gmail.com

Utzi iruzkina