Sex Sua musikala: udazkeneko agenda

Udazkena iristearekin batera, Sex Sua musikalaren bira abiatu dugu! Lehendabiziko 3 emanaldiak oso bereziak izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Olatuak” programari esker antolatu ahal izan ditugulako. Mila milesker eskainitako babesagatik! Horrez gain, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteei ere gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu, euren “Harrotasunaren Antzerkia” programaren bitartez jarri dugulako gure proiektua martxan. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da!!!

Sex Sua musikala. Hurrengo emanaldiak:

Azaroak 4, ostirala. Tolosa, Leidor antzokia, 20:00tan. Sarrerak doan, gonbidapenik gabe.

Azaroak 10, osteguna. Zarautz, Modelo antzokia, 20:00tan. Sarrerak doan, gonbidapenik gabe.

Azaroak 29, asteartea. Beasain, Usurbe antzokia, 20:15etan. Sarrerak, 6 euro. Takilan eta Kutxabank sarean eskuragarri:

https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=20%0C&fbclid=IwAR0qoLs1tugcSt_VEMMqghc47CxcHLJx6Egr4GtdgAUgIIW3wAuDiAbdeyw#

Urtarrilak 8, igandea. Hernani, Milagrosa kapera. 19:00tan. Sarrerak, 8 euro. Abenduaren 1etik aurrera eskuragarri Hernaniko Biteri kultur etxean eta interneten:

https://kultura.hernani.eus/eu/kultur-jarduerak

Informazio gehiago: elur.eus/agenda webgunean

Utzi iruzkina