Intentsitate handiko egunak izan dira. Erronka handia genuen. Eta lortu dugu! Sex Sua musikala estreinatzeaz gain, guztira 4 emanaldi eskaini ditugu Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdian. Poz-pozik gaude jasotako harrerarekin. Oso harro, egindako lanarekin. Mila milesker, Igeldo, Egia, Loiola eta Herrerako emanaldietara gerturatu zaretenoi. Ederra izan da une hauek zuekin partekatzea!
Eskerrak ere eman nahi dizkiegu egitasmo hau martxan jartzen lagundu diguten erakundeei:
- Donostia Kultura: gure ikuskizun berria Poltsiko Antzerkiaren jaialdian estreinatzeko aukera emateagatik.
- Mugen Gainetik eta Gehitu: Sex Suaren babesle izateagatik Harrotasunaren Antzerkia programaren bitartez.
- Gipuzkoako Dantzagunea: entseguetarako lekua eskaintzeagatik.
Eta gure eskerrik beroena:
- Eñaut Gaztañaga: Sex Sua musikalerako espreski idatzitako kantuak sortzen laguntzeagatik. Gora elkarlana!
- Amancay Gaztañaga: oraingo honetan ere nire proposamena onartu eta ikuskizun honi forma ematen laguntzeagatik. Zure babes, laguntza eta ekarpenik gabe Sex Suak itxura ezberdina izango luke! Eta oso erraza eta ederra izan da oraingoan ere zurekin batera lan egitea. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko!!!
Hirukik eta Imanolek atseden luzea hartuko dute orain. Oporretara joango dira. Baina gauzak espero bezala badoaz, udazkenetik aurrera Sex Sua musikalaren emanaldiak eskaintzen hasiko gara Euskal Herri osoan zehar.