Albistea post

Esnatu Naiz kabareta bueltan da!

Negu osoa lozorroan eman ondoren, Elur eta Peio prest daude hurrengo asteetan herriz-herri ibiltzeko. Gainera, agenda bete-betea dugu! Zizur Nagusia, Urnieta, Gaintza (Gipuzkoa), Mendaro, Irura, Zegama eta Ondarroa bisitatuko ditu Esnatu Naiz kabaretak. Horrez gain, ikasleei zuzendutako bi saio berezi eskainiko ditugu Donostian eta Urnietan. … Gehiago jakin →

Albistea post

Lozorroan…

Eta azken asteetako emanaldien zurrunbiloaren ostean, negua iritsi da. Atseden luzea hartzeko unea. Animalia jakintsu askok egiten duten moduan, Peiok eta Elurrek lozorroan sartzea erabaki dute. Eta halaxe igaroko dute negu osoa. Lotan. The Pink Flamingok bere argiak itzali ditu. Eta auskalo noiz irekiko dituen … Gehiago jakin →

Albistea post

Eskerrik asko!!!

Harrotasunaren Antzerkia programaren baitan antolatutako emanaldiak egin ditugu! Donostia, Laudio, Gasteiz eta Bilbo. 4 emanaldi, 10 egunean. Eta gaur egun bizi dugun egoera epidemiologikoa halamoduzkoa izan arren, dena oso ondo joan da! Jende asko etorri da, ikusleek harrera bikaina egin digute eta asko gozatu dugu … Gehiago jakin →

Albistea post

Elkarrizketa Ttipi-Ttapa aldizkarian

Azaroaren 21ean Baztanen izango dugun emanaldiaren harira, elkarrizketa egin digute Ttipi-Ttapa aldizkarian. Eskerrik asko! Gogoan izan: emanaldia Iruritako Dámaso Zabalza gizarte bilgunean izango da 19:00tan. Sarrera doan. Gonbidapenak egunean bertan banatuko dituzte 18:30etatik aurrera. Ongietorri!  Eta elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero, hementxe duzue lotura. … Gehiago jakin →

Albistea post

Iruñeko sorkuntza tailerraren berri prentsan

Iruñeko ikasleekin egindako ikastaroak bere arrastoa utzi du prentsan. Hementxe dituzue irakurtzeko moduan artikulu horietako batzuk: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/cerca-de-180-alumnos-de-los-institutos-alaitz-e-iturrama-participan-en-el-programa-educativo-teatro-desde-dentro- https://www.pamplonaactual.com/articulo/educacion/cerca-180-alumnos-institutos-alaitz-iturrama-participan-programa-educativo-teatro-dentro/20211110110802282620.html https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2021/11/10/alumnos-institutos-alaitz-e-iturrama/1199169.html

Albistea post

Olatuak Plus

Gipuzkoako Aldundiak sortu berri duen Olatuak Plus programan parte hartzeko aukeratu dute Esnatu Naiz kabareta! Horri esker, KMKelkarrizketak plataforman gure kabaretaren sormen prozesua nolakoa izan den azalduko dugu. Horrez gain, emanaldi berezia eskainiko dugu Donostiako Koldo Mitxelenan maiatzaren 28an. Doakoa izango da, emanaldiaren ondoren solasaldi … Gehiago jakin →

Albistea post

Lehen urratsa

2018ko otsailaren 28a. Los Llanos, La Palma. Hilabeteak neramatzan asmo batekin buruan: antzerki obra baten gidoia idaztea. Beyoncé izan nahi duen baserritarra. Horixe zen abiapuntua. Horixe, istorio xelebre honen lehen ideia. Muturreko egoera bat iritsi behar izan zen lehen urratsa emateko. Idazten hasteko. Negu hartako … Gehiago jakin →

Albistea post

Urtebete

2020ko urtarrilaren 29a. ESNATU NAIZ kabareta estreinatu genuen Botanikan, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan. Ametsa errealitate bihurtu genuen. Magikoa izan zen. Gogoangarria. Opari erraldoia.