Urtebete

2020ko urtarrilaren 29a. ESNATU NAIZ kabareta estreinatu genuen Botanikan, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan. Ametsa errealitate bihurtu genuen. Magikoa izan zen. Gogoangarria. Opari erraldoia.

Urtebete geroago, atzera begira jarri eta… oraindik zaila egiten zait sinestea: 30 emanaldi, ehundaka ikusle, kabaretaren bertsio luzea, Maitasunez Blai kantua… bide luzea egin dugu jada. Eta halaxe jarraitu nahi dugu etorkizunean ere. Bidea egiten. Kabaretaren bitartez helarazi nahi dugun askatasun mezua Euskal Herri osora zabalduz. LGBTI+ kolektiboaren aldeko eskubideak aldarrikatzen.

Eta gaur, ospakizun eguna ez ezik, eskertzeko eguna ere bada. Eskerrak eman nahi dizkizuet proiektu honekin bat egin duzuen guztioi. Asko zarete: Amancay, Eneko, Zuriñe, Lorea, Iñaki, Aintzane, Eñaut, Amaia… zerrenda luzea da, oso luzea. HATXE, Kerobia, Bide Ertzean, Zea Mays, mila milesker zuen musika erabiltzeko baimena emateagatik. Donostia Kultura, Dantzagunea, Gipuzkoako Aldundia, K Bulegoa, zuen laguntza ezinbestekoa izan da proiektu hau gauzatzeko. Eta familia eta lagunak: zuen babesa eta maitasuna bihotzeraino iritsi zait. Benetan.

Peiok esango lukeen moduan “oso pozik eta harro nago egindako bidearekin”. Mila milesker!!! ScaryVasco!!!

Gora kabareta!!!

👠👠

Utzi iruzkina