Albistea post

Sex Suari buruzko promozio-bideoa, Dantzagunearen eskutik

Sex Suaren estreinaldiaren harira, Gipuzkoako Dantzaguneak gure ikuskizkizun berriari buruzko bideoa egin du. Mila milesker, Sofia, Gari eta Gipuzkoako Dantzaguneari, oraingo honetan ere gure sorkuntza prozesua babestu eta entseguetarako aretoa eskaintzeagatik. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da! Bideoa ikusteko lotura: https://youtu.be/gEB2aWl1bP4

Albistea post

Lozorroan…

Eta azken asteetako emanaldien zurrunbiloaren ostean, negua iritsi da. Atseden luzea hartzeko unea. Animalia jakintsu askok egiten duten moduan, Peiok eta Elurrek lozorroan sartzea erabaki dute. Eta halaxe igaroko dute negu osoa. Lotan. The Pink Flamingok bere argiak itzali ditu. Eta auskalo noiz irekiko dituen … Gehiago jakin →

Albistea post

Urtebete

2020ko urtarrilaren 29a. ESNATU NAIZ kabareta estreinatu genuen Botanikan, Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiaren barruan. Ametsa errealitate bihurtu genuen. Magikoa izan zen. Gogoangarria. Opari erraldoia.

Albistea post

Elkarrizketa ETB1eko Ahoz Aho saioan

Duela 25 urte baino gehiago ezagutu genuen elkar, kazetaritzako fakultatean. Lagunak ez ezik, lankide ere izan ginen Euskadi Gaztean. Eta gaur Ahoz Aho saioan elkarrekin solasean aritzea plazer handia izan da. Opari ederra. Mila milesker, Ilaski!!! Elkarrizketa osoa ikusteko egin klik lotura honetan: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7805246/bideoa-andoni-mutiloari-elkarrizketa-esnatu-naiz-kabaretari-buruzkoa/