Ekitaldia
Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala Ordizian
Apirilaren 17an (ostirala) Ordiziara iritsiko da Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Emanaldia Herri Antzokian izango da. Sarrerei buruzko informazioa aurrerago eskainiko dizuegu.
Apirilaren 17an (ostirala) Ordiziara iritsiko da Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Emanaldia Herri Antzokian izango da. Sarrerei buruzko informazioa aurrerago eskainiko dizuegu.
Gure musikal berria urrian estreinatu genuen arren, DBHko ikasleei zuzendutako lehen emanaldia izango da honako hau. Ordiziako Herri Antzokian izango da hitzordua, apirilaren 15ean (asteazkena), eguerdian.
Martxoaren 27an modu paregabean ospatuko dugu Nazioarteko Antzerkiaren Eguna, Esnatu Naiz kabaretaren emanaldia eskainiz Zarauzko Modelo antzokian. Lizardi Institutuko ikasleei zuzendutako emanaldia izango da honako hau, Kultura Eskola programaren baitan antolatuta.
Martxoaren 24an (asteartea), The Pink Flamingo klubak bere ateak irekiko ditu Andoaingo Bastero kulturguneko ekitaldi aretoan. Kultura Eskola programaren baitan antolatuta, Aita Larramendi ikastolako ikasleei eskainitako emanaldia izango da honako hau.
Abenduaren 13an (larunbata) Araban eskainiko dugu estreinakoz Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Emanaldia Urkabustaizen izango da, Izarrako antzokian, 19:00etan. Sarrerak doan. Entradium plataformaren bitartez erreserbatu behar dira gonbidapenak. Hementxe duzue linka: https://entradium.com/events/eros-eta-afrodita-antzerkia
Abenduaren 6an (larunbata) Astigarragan eskainiko dugu Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Emanaldia Erribera kulturgunean izango da 19:00etan. Sarrerak abenduaren 1etik aurrera izango dituzue eskuragarri Bibe plataforman eta Erriberako txarteldegian 8 euroren truke (4 euro, 18 urtetik beherakoentzat). Ongietorri!
Urriaren 24a (ostirala) egun garrantzitsua izango da guretzat, Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala estreinatuko dugulako Zumaian. Emanaldia Aita Mari antzokian izango da, 20:00tan. Txartelak, urriaren 15etik aurrera izango dituzue eskuragarri 8,50 euroren truke Zumaiako turismo bulegoan eta https://sarrerakzumaia.eus/ webgunean.
Gure musikal berria ikusteko desiatzen ari zara? Lehen emanaldia ez duzu galduko inondik inora? Ba, kasu horretan, apuntatu zuen agendan: Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Aurre-estreinaldia: urriak 12, igandea, Legorretako Herri Antzokian 18:30etan. Sarrerak doan, gonbidapenik gabe. Etorri eta gozatu emanaldiaz!
Ekainaren 10ean (asteartea) Sex Sua musikalaren emanaldia eskainiko dugu Donostiako Lugaritz kultur etxean. Antigua-Luberri DBH3ko ikasleei zuzendutako saioa izango da eta emanaldiaren ostean solasaldia izango dugu ikasleekin. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera sortutako (app)hustua programari esker antolatu dugu saio hau.
Maiatzaren 21an (asteazkena) Esnatu Naiz kabaretaren emanaldia eskainiko dugu Elgoibarko antzokian. Kultura Eskola programari esker antolatu dugu DBH3ko ikasleei zuzendutako saio hau.