Ekitaldia
Esnatu Naiz kabareta Elgoibarren (ikasleak)
Maiatzaren 21an (asteazkena) Esnatu Naiz kabaretaren emanaldia eskainiko dugu Elgoibarko antzokian. Kultura Eskola programari esker antolatu dugu DBH3ko ikasleei zuzendutako saio hau.
Maiatzaren 21an (asteazkena) Esnatu Naiz kabaretaren emanaldia eskainiko dugu Elgoibarko antzokian. Kultura Eskola programari esker antolatu dugu DBH3ko ikasleei zuzendutako saio hau.
The Pink Flamingo klubak Pasai Donibanen irekiko ditu bere ateak maiatzaren 17an, Esnatu Naiz kabaretaren emanaldia eskainiko dugulako egun horretan. Euskaraldiaren programazioaren barruan antolatutako saio hau Juanba Berasategi antzokian izango da 19:00tan. Sarrerak doan, gonbidapenik gabe. Ongietorri!
Martxoaren 13an Irungo Hirubide BHIn izango gara, Sex Sua musikalaren bi emanaldi eskainiko ditugulako bertan. Kultura Eskola programari esker antolatu ditugu emanaldi hauek.
Erronka handia dugu otsailaren 21ean, Sex Sua musikalaren bi emanaldi eskainiko baititugu Elgoibarren. Kultura Eskola programari esker antolatu ditugu emanaldi hauek Elgoibarko Institutuko ikasleei zuzenduta egongo dira.
Abenduaren 19a (osteguna) gorriz markatuta daukagu agendan, egun horretan estreinatuko dugulako Nire Fantasia kabareta. Leku ezin aproposagoan egingo dugu estreinaldia, Hernaniko Biteri kultur etxean, 19:30tan. Sarrerak 8 euroren truke dituzue eskuragarri interneten. Ongietorri! https://entradas1.tomaticket.es/eu/events/nire-fantasia-andoni-mutiloa-hernani
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera sortutako proiektu bati esker, DBH4 eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerrak eta emanaldiak eskaintzen jarraituko dugu 2024-2025 ikasturtean. Horren harira, abenduaren 13an (ostirala) Usurbilgo Udarregi ikastolako ikasleekin elkartuko gara herriko antzokian, Sex Sua musikalaren emanaldia eta solasaldia egiteko.
Azaroaren 10ean, igandea, Sex Sua musikala Elgoibarrera iritsiko da. Ezohiko ordutegia izango du emanaldiak, eguerdian izango baita, 12:30etan Aita Agirre kulturgunean. Sarrerak doan, gonbidapenik gabe. Ongietorri!
Gora Poltsiko Antzerkia! izeneko ikuskizuna estreinatu genuen Donostian pasatako udaberrian izen bera daukan jaialdian. Berez, espreski Poltsiko Antzerkiaren jaialdirako sortu genuen obra hori, baina apur bat moldatu eta Nire Fantasia izenarekin taularatuko dugu Loraldia Plazaren 3. edizioan aurki. Emanaldia urriaren 26an (larunbata) izango da Arrigorriagako … Gehiago jakin →
Ekainaren 29an, larunbata, Esnatu Naiz kabareta Astigarragara iritsiko da. Emanaldia Erribera kulturgunean izango da, 20:00tan. Sarrerak: 8 euro (18 urtetik beherakoentzat, 4 euro). Ongietorri! https://bibe.me/event/DWWTUTxRO0bcSKwVqTbt/entradas-antzerkia-esnatu-naiz-kabareta-ekainak-29-2000-erribera-kulturgunea-astigarraga
LGBTI+ Harrotasunaren Eguna Plentzian ospatuko dugu aurten, ekainaren 28an Sex Sua musikala eskainiko dugulako bertan. Emanaldia Goñi Portal kultur etxean izango da, 19:00tan. Sarrera doan, gonbidapenik gabe. Ongietorri!