Sex Sua musikalaren emanaldiak antzokietan

Estreinaldia maiatzean izan zen arren, udazkenarekin batera iritsi da Sex Sua musikalaren benetako bira. Aste biziak izaten ari dira, ohiko emanaldiak antolatzeaz gain, gure ikuskizunik berriena promozionatzeko ahalegin handia egin dugulako. Horren adibide, komunikabide ezberdinetan elkarrizketatu gaituzte azken asteetan: ETB1, Euskadi Irratia, Hitza, Erlo Telebista, 28 Kanala, Goierri TB, Segura Irratia, Bilbo Hiria irratia… eta, horri esker, gure proiektua ezagutzera ematen ari gara.

Tolosako Leidor, Zarautzeko Modelo eta Beasaingo Usurbe. Antzoki ertain-handietan eskaini ditugu azken emanaldiak. Erronka handia izan da guretzat, areto horien berezitasunetara egokitu dugulako gure ikuskizuna. Eta oso pozik gaude emaitzarekin, ikusleek merezi duten moduan ikus dezaketelako orain Sex Sua.

Gure eskerrik beroena Gipuzkoako Foru Aldundiari, Olatuak programaren diru-laguntzari esker antolatu ditugulako 3 emanaldi hauek. Eta, horrez gain, milesker Tolosa, Zarautz eta Beasaingo udalei, gure gonbitea onartu eta euren herrietako aretoak erabiltzeko aukera emateagatik.

Utzi iruzkina