Albistea post

Lozorroan…

Eta azken asteetako emanaldien zurrunbiloaren ostean, negua iritsi da. Atseden luzea hartzeko unea. Animalia jakintsu askok egiten duten moduan, Peiok eta Elurrek lozorroan sartzea erabaki dute. Eta halaxe igaroko dute negu osoa. Lotan. The Pink Flamingok bere argiak itzali ditu. Eta auskalo noiz irekiko dituen … Gehiago jakin →

Albistea post

Elkarrizketa Ttipi-Ttapa aldizkarian

Azaroaren 21ean Baztanen izango dugun emanaldiaren harira, elkarrizketa egin digute Ttipi-Ttapa aldizkarian. Eskerrik asko! Gogoan izan: emanaldia Iruritako Dámaso Zabalza gizarte bilgunean izango da 19:00tan. Sarrera doan. Gonbidapenak egunean bertan banatuko dituzte 18:30etatik aurrera. Ongietorri!  Eta elkarrizketa osoa irakurri nahi izanez gero, hementxe duzue lotura. … Gehiago jakin →

Albistea post

Elkarrizketa ETB1eko Ahoz Aho saioan

Duela 25 urte baino gehiago ezagutu genuen elkar, kazetaritzako fakultatean. Lagunak ez ezik, lankide ere izan ginen Euskadi Gaztean. Eta gaur Ahoz Aho saioan elkarrekin solasean aritzea plazer handia izan da. Opari ederra. Mila milesker, Ilaski!!! Elkarrizketa osoa ikusteko egin klik lotura honetan: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7805246/bideoa-andoni-mutiloari-elkarrizketa-esnatu-naiz-kabaretari-buruzkoa/