Gora Poltsiko Antzerkia! izeneko ikuskizuna estreinatu genuen Donostian pasatako udaberrian izen bera daukan jaialdian. Berez, espreski Poltsiko Antzerkiaren jaialdirako sortu genuen obra hori, baina apur bat moldatu eta Nire Fantasia izenarekin taularatuko dugu Loraldia Plazaren 3. edizioan aurki. Emanaldia urriaren 26an (larunbata) izango da Arrigorriagako udaletxeko aretoan, 19:30etan. Sarrera doan. Link honetan erreserba ditzakezue txartelak.
https://sarrerak.loraldia.eus/aretoa/arrigorriagako-udaletxeko-erakusketa-gela/