Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala: 2025eko udazkeneko agenda

Dena prest, Elur Etxearen 4. ikuskizuna izango dena estreinatzeko. Emaitza zuekin partekatzeko gogo biziz gaude! Hauek dira lehendabiziko datak:

  • Urriak 12, igandea (aurre-estreinaldia): Legorreta, Herri Antzokia. 18:30etan. Sarrera doan, gobidapenik gabe.
  • Urriak 24, ostirala (estreinaldia): Zumaia, Aita Mari antzokia. 20:00etan. Sarrerak, urriaren 15etik aurrera eskuragarri 8,50 euroren truke Zumaiako turismo bulegoan eta https://sarrerakzumaia.eus/ webgunean.
  • Abenduak 6, larunbata: Astigarraga. Erribera antzokia. 19:00etan. Txartelak, abenduaren 1etik aurrera salgai Bibe plataforman eta Erriberako txarteldegian 8 euroren truke (4 euro, 18 urtetik beherakoentzat).
  • Abenduak 13, larunbata: Urkabustaiz (Gorbeialdea). Izarrako antzokia. 19:00etan. Sarrerak doan. Entradium plataformaren bitartez eskatu beharko dira gonbidapenak.

Ongietorri!!!

Utzi iruzkina