Ekitaldia

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala Astigarragan

2025ko abenduak 6, 19:00 - 20:00

Abenduaren 6an (larunbata) Astigarragan eskainiko dugu Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Emanaldia Erribera kulturgunean izango da 19:00etan. Sarrerak abenduaren 1etik aurrera izango dituzue eskuragarri Bibe plataforman eta Erriberako txarteldegian 8 euroren truke (4 euro, 18 urtetik beherakoentzat). Ongietorri!  

Ekitaldia

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala Urkabustaizen (Gorbeialdea)

2025ko abenduak 13, 19:00 - 20:00

Abenduaren 13an (larunbata) Araban eskainiko dugu estreinakoz Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Emanaldia Urkabustaizen izango da, Izarrako antzokian, 19:00etan. Sarrerak doan. Entradium plataformaren bitartez eskatu beharko dira gonbidapenak. Aurrerago emango dizkizuegu horri buruzko xehetasunak.

Ekitaldia

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala Donostian

2026ko apirilak 25, 19:30 - 20:30

Apirilaren 25a (larunbata) egun berezia izango da guretzat, Donostian eskainiko dugulako Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala. Hitzordua Imanol Lartzabal (Lugaritz) kultur etxean izango da. Emanaldi honi buruzko informazio zehatzagoa aurrerago emango dizuegu.

Ekitaldia

Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala Errenterian

2026ko ekainak 13, 20:00 - 21:00

2026ko Francisaldian parte hartuko dugu! Oraindik hilabete asko falta diren arren, ekainaren 13an (larunbata) Errenteriako Niessen antzokian emanaldia eskainiko dugula iragartzeko moduan gara. Beraz, Eros Eta Afroditaren Aitortzak musikala ikusteko gogoz bazabiltza, hona hemen aukera berria.