Ikuskizun berria: Eros Eta Afroditaren Aitortzak

Orain arte ez dizuegu ezer kontatu, baina hilabeteak daramatzagu Elur Etxearen 4. ikuskizuna izango dena prestatzen. Eros Eta Afroditaren Aitortzak izeneko musikal honen gai nagusia aniztasun sexuala izango da. Zehatzago esanda, harreman heterosexual monogamoetatik kanpo gelditzen den Unibertso zabalean jarri dugu arreta eta beste pertsonekin hain erraz partekatzen ez ditugun kontuei buruz hitz egingo dugu bertan, besteak beste: gure sekretuak, desirak, frustrazioak, beharrak, ametsak…

Lantaldeari dagokionez, bi aktore eta musikari bat ikusi ahal izango ditugu oholtza gainean: Esti Curiel, Andoni Mutiloa eta IƱaki Santos. Obra honetako zuzendariak Miren Gojenola eta Andoni Mutiloa izango dira. Estreinaldia Zumaian izango da, urriaren 24an (ostirala). Laster emango dizkizuegu ikuskizun honi buruzko xehetasun gehiago.

Utzi iruzkina