Urriaren 29an, igandea, Sex Sua musikalak Elgeta bisitatuko du. Emanaldi hau Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sustatutako Harrotasunaren Antzerkia programari esker antolatu da, Elgetako udalarekin batera. Hitzordua Espaloian kafe-antzokian izango da, 18:30etan. Sarrera doan, gonbidapenik gabe. Etorri eta gozatu!!!