Maiatzaren 26ean, asteazkena, Esnatu Naiz kabareta Lizarrara iritsiko da. Emanaldia Los Llanos kulturagunean izango da 19:00etan eta sarrerak eskuragarri dituzue jada euro baten truke interneten eta txarteldegian. Emanaldi honek ilusio berezia egiten digu, Nafarroako hegoaldean eskainiko dugun lehendabizikoa delako. Ongietorri!
https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/eu/productos/descripcion/esnatu-naiz-kabareta
Informazio gehiago: https://kotarro.eus/event/esnatu-naiz-kabareta/