Maiatzaren 28a egun garrantzitsua izango da guretzat, emanaldi berezia izango baitugu Donostian. Gipuzkoako Aldundiaren Olatuak Plus programari esker, Esnatu Naiz kabaretaren sormen prozesuaren berri emango dugu aurki eta horrez gain kabareta + solasaldia eskainiko ditugu Koldo Mitxelena kulturunean 18:30etan. Sarrera doan izango da eta gonbidapenak eskuragarri dituzue jada 943 11 28 93 telefono zenbakian (08: 30etik 14:30era) edo emaila idatz dezakezue programazioa@gipuzkoa.eus helbidera. Aforoa txikia da, beraz, gonbidapenak lehenbaitlehen eskatzea hobe duzue!
Informazio gehiago:
http://kmk.gipuzkoakultura.eus/eu/hasiera/kmk-agenda/icalrepeat.detail/2021/05/28/3089/-/-