Ekainaren 7an Esnatu Naiz kabaretaren saio berezia eskainiko dugu Astigarragan, herriko nerabeei zuzendutako emanaldia izango dugulako Gaztelekuan. Ilusio handia egiten digu hitzordu honek, gazteen artean genero eta sexu-joerei buruzko hausnarketa pizteko asmoz antolatu delako.