Sex Sua musikala Donostian (ikasleak)

2025ko ekainak 10, 11:00 - 12:00

Ekainaren 10ean (asteartea) Sex Sua musikalaren emanaldia eskainiko dugu Donostiako Lugaritz kultur etxean. Antigua-Luberri DBH3ko ikasleei zuzendutako saioa izango da eta emanaldiaren ostean solasaldia izango dugu ikasleekin. Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera sortutako (app)hustua programari esker antolatu dugu saio hau.